sábado, 14 de marzo de 2009

Gaur Martxoak 14 , udalekuko lehenengo eguna izan da.

Egun osoa ederto igaro dugu, heldu bezain laster umeekin jolas bat egin dugu bakoitzak bere burua aurkeztuz eta aurrerago logelen banaketa egin dugu.
Jateko ordua heldu da eta arazotxoren bat izan dugu umeren batek janaria ez zuelako gustoko . Arratsaldean pistinara joan gara eta umeei motxilak egiten lagundu diegu, umetxo batek txanklak hartzea ahaztu eta nireak utsi behar izan dizkiot, primeran pasatu dugu.
Afaltzeko ordua pizza izan dugu eta ume guztiak poz-pozik jarri dira, gauean ez dugu ekintzarik egin neke neke zeudelako guztiak.

Egun osoa aztertuz oso ondo joan dela ezango nuke.

Lehenengo eta behin gure burua aurkeztuko dugu, gu monitore elkarte bat gara eta blog hau zabaltzea erabaki dugu , interesgarria iruditzen zaigulako zuek , gurasoek, kanpamenduei buruzko informazioa edukitzea. Honen bitartez dituzuen zalantza guztiak argitzea espero dugu.

Aurten, aurreko urteekin alderatuz gure kanpamenduetan uComprobar ortografíame gehiago eduki ditugula nabaritu dugu, horrek aurrera jarraitzera animatu gaitu eta gauzak ondo egiten ari garela ikusi dugu.

Gure udalekuak helburutzat dute umeek ahal duten hoberen igarotzea haien uda eta honekin batera jende berria ezagutzea eta esperientzia berriak izatea.

BBK-k mota ezberdinetako udalekuak antolatzen ditu adin eta zaletasunen arabera. Aurrerago aurtengo kanpamenduei buruzko informazio zehatzagoa aurkeztuko dizuet.